ELKARRIZKETA-TRUKERAKO BURTSA
• Zer da elkarrizketa-trukerako burtsa?
Munduko hainbat hizkuntzaren eta katalanaren arteko elkarrizketa-trukeko sistema bat da eta UBko ikasleei zuzendua dago.
Bertan izena emateak ikaskide batekin elkarrizketa-trukean parte hartzeko aukera ematen dizu. Hain zuzen, Burtsak harremanetan jartzen ditu atzerriko hizkuntza batean mintzatzeko gaitasun-maila hobetu nahi duten ikasle katalanak eta Kataluniara etorri berri diren ikasleak, zeinak katalana ezagutu edo hobetu nahi duten harreman pertsonalizatu baten bitartez.
• Zergatik hartu beharko zenuke parte?
Alde batetik, parte hartzen baduzu, Hizkuntz Zerbitzuetan eskaintzen ditugun doako ikastaroetan ikasi ahal izan duzun katalanaren ulermena zein mintzamena hobetuko duzu. Hala, hobeto ezagutuko duzu Kataluniako egoera soziolinguistikoa eta errazago ulertuko UBn katalanez egiten diren eskolak. Beste alde batetik, ikasle katalanek eskaintzen duzun hizkuntza praktikatu eta ikas dezaten lagunduko duzu.
• Nola funtzionatzen du?
Honako hau da burtsaren antolamendua:
1. Burtsan parte hartu nahi duzuen ikasleok web-eko datu-orria bete behar duzue.
2. Jasotako eskaeren arabera, ahal den neurrian ikasketa eta zaletasun berberak edo antzeko interesak dituzten ikasle-taldeak edo bikoteak sortuko ditugu. Bikote edo taldeok katalaneko mintzapraktika eta beste edozein hizkuntzaren mintzapraktika elkartrukatuko dituzte.
3. Elkartrukean parte hartzen duten ikasleen arteko lehen topaketa UBko toki batean antolatuko dugu.
4. Lehendabiziko topaketaren ostean, ikasleek gutxi gora behera aldaezina den ordutegia eta lekua jarriko dute elkartrukerako.
5. Ikasleek topaketa erregularrak eginez hasiko dute jarduera. Izena eman duten ikasle etorri berri guztiek dute Elkarrizketa-trukerako Burtsaren Ginkana-ko jardueretan parte hartzeko aukera.
• Zer espero dugu parte-hartzaileengandik?
1. Elkartrukean eskaintzen duten hizkuntza erabiltzeko konpromisoa hartzea.
2. Elkartrukean sor litekeen edozein gertakari garrantzitsu jakinaraztea.
3. Elkartrukearen amaieraren berri ematea eta ebaluazio-orri bat betetzea edo idatzizko balorazio labur bat egitea.
• Zein hizkuntza erabiliko dira?
Lehenik eta behin, parte-hartzaile bakoitzak eskaintzen duen hizkuntza erabiltzeko konpromisoa hartzea espero dugu, horrexegatik aukeratu baitugu elkartrukerako. Horrek ez du esan nahi hirugarren hizkuntzarik erabili ezin denik. Hizkuntz trukerako jarduera da, zentzu zabalean; izan ere, ez da hizkuntza bat beraren erabilera ere murrizten, baldin eta katalanaren lehentasunezko erabilera bermatzen bada; horixe da jarduera honen arrazoi nagusia.
• Parte hartzeko kontuan hartu beharreko gauza orokorrak eta betebeharrak
1. Elkartrukean parte hartu ahal izateko UBko ikasle izan behar da.
2. Elkartrukerako eskaera-orria betetzeak ez du elkartrukea egin ahal izatea bermatzen.
3. Parte hartzen duen ikasleren batek agerian uzten badu interesi kez duela, Hizkuntz Zerbitzuek eskubidea dute hari tokia kendu eta oraindik interesa duen ikasleari beste mintzakide bat bilatzeko.
4. Eskatzaile orok, tokia izan ala ez, ikasturtean zehar antolatzen diren hainbat jolas-jarduera eta kultur jardueratan parte hartzeko aukera du.
• Izena emateko formularioa
• Hizkuntza bakoitzean izena eman dutenen zerrenda
| Izena eman eta parte hartu duten pertsona kopurua |
| Izena eman duten katalandunak: |
| 800 |
| Izena eman duten ez-katalandunak: |
| 322 |
|
| Hizkuntzaren bat elkartrukatzen duten pertsonak: |
| 181 |
|
| Izena eman eta parte hartu duten pertsona kopurua hizkuntza bakoitzeko |
| KATALANDUNAK |
|
| Eskatutako hizkuntza |
Eskatzaile kopurua |
Dagoeneko elkartrukea egiten ari diren ez-katalandunak |
| Alemán |
73 |
20 |
| Arabiarra |
12 |
1 |
| Castellano |
7 |
0 |
| Chino |
7 |
1 |
| Danés |
1 |
1 |
| Euskera |
1 |
1 |
| Finlandés |
5 |
1 |
| Francés |
72 |
14 |
| Gallego |
2 |
0 |
| Griego |
5 |
1 |
| Holandés |
5 |
0 |
| Húngaro |
1 |
0 |
| Inglés |
461 |
21 |
| Italiano |
48 |
19 |
| Japonés |
12 |
0 |
| Noruego |
5 |
1 |
| Polaco |
6 |
2 |
| Portugués |
12 |
4 |
| Rumano |
5 |
1 |
| Ruso |
9 |
0 |
| Sueco |
5 |
4 |
| EZ-CATALANDUNAK |
| |
| Eskaintzen den hizkuntza |
Eskaintzen duten pertsona kopurua |
Dagoeneko elkartrukea egiten ari diren ez-katalandunak |
| Alemán |
40 |
17 |
| Arabiarra |
3 |
1 |
| Castellano |
13 |
1 |
| Chino |
6 |
0 |
| Danés |
3 |
1 |
| Euskera |
1 |
1 |
| Finlandés |
1 |
1 |
| Francés |
29 |
15 |
| Gallego |
3 |
0 |
| Griego |
5 |
3 |
| Holandés |
2 |
2 |
| Inglés |
42 |
13 |
| Italiano |
41 |
16 |
| Japonés |
1 |
0 |
| Noruego |
5 |
2 |
| Polaco |
12 |
3 |
| Portugués |
11 |
4 |
| Rumano |
7 |
1 |
| Ruso |
4 |
1 |
| Sueco |
5 |
5 |
| Turco |
2 |
0 |
|