2025eko urriaren 3an, Anne Egañak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoretza aurreko ikertzaileak, Hizkuntzalari Gazteen Elkartearen XXXIX. Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen komunikazio batekin. Kongresua Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campusean egin zen.
Komunikazioak, «Promoción del euskera en la educación no formal: Estrategias y desafíos en familias de Vitoria-Gasteiz» izenburua du, eta AMRELSE proiektuaren baitan Gasteizen bildutako datuen analisian oinarritzen da.

