ONGI ETORRI BARTZELONAKO UNIBERTSITATERA
UBn egonaldi bat egiteko asmoa duzu edo iritsi berria zara? Katalan hizkuntzaren esparruaren kanpotik
zatoz?Hala bada, ziur aski zalantza asko izango dituzu hemen topatuko duzun katalan hizkuntzaren eta kulturaren inguruan. Webgune honetan aurkezpen orokorra duzu katalanari eta UBko hizkuntza-erabilerari buruz. Horrez gain, aurki dezakezu katalana nola erraz ikasi eta nola ezagutu ikasle katalanak eta munduko txoko askotakoak. Eta bertako ikaslea edo IRIa bazara eta gurekin lankidetzan aritu nahi baduzu ere, zuretzako tokia dugu.
Gurekin etorri nahi?
Lau ibilbide ditugu denoi behar bezalako ongietorria
egiteko: hautatu zure profila eta has gaitezen.
Truke-programa bateko ikaslea naiz eta aldi baterako egonaldia egingo dut UBn.
Erasmus SICUE Global UB Mobility Global Faculty UB Grup Coïmbra Study Abroad
Kanpoko ikaslea naiz eta ikasketa osoak egingo ditut UBn.
Gradua Graduondokoa Masterra Doktoretza
Bertako ikaslea edo IRIa naiz eta harrera-boluntarioa izan nahi dut.
Gradua Graduondokoa Masterra Irakasleak Ikerkuntza
Ikasi katalana UBn
Ikastaroak
Bartzelonara iristen zarenean, UBk katalaneko hasierako mailako ikastaro bat (A1) eskaintzen dizu ia doan. Ikastaro trinkoa egin dezakezu seihilekoa hasi aurretik edo ikastaro luzea ikasturtean zehar, nahiago duzuna.
Ordutegi-eskaintza zabala dago eta ikastaro guztiek jarduera kulturalak dituzte. A1a egin ondoren, gaindituz gero, hurrengo maila (A2a) egin dezakezu zeharo dohainik (UBko ikaslea bazara bakarrik).
CATclub komunitatea
Katalana ikasten ari zara eta giro informalean praktikatu nahi duzu Bartzelonan zehar bisitak eta ekintzak eginez?
Zatoz CATclub ikasle-komunitatera. UBko egonaldian hizkuntza eta kultura katalana ikasi nahi duten nazioarteko ikaslez osatuta dago taldea, eta era boluntarioan laguntzen dieten bertako ikasleak ere badaude.
Hizkuntza-truke ekimena
Ikasle-bisitaria bazara eta katalana praktikatu nahi baduzu, bikote linguistiko bat aurkituko dizugu. Eta bertako ikaslea bazara eta hirugarren hizkuntzaren bat praktikatu nahi baduzu ere bai.
Zuen esku dago noiz eta nola elkartu. Lehen topaketan gu ere han izango gara, laguntzeko eta ideiak emateko.

Katalan hizkuntza
Hizkuntza katalanari buruz eta unibertsitate-esparruan duen erabilerari eta estatusari buruz informazioa nahi baduzu, Lingcat ataria bisita dezakezu. Atari horren helburua katalanaren erabilerarekin lotutako zalantzak argitzea da. Batetik, Kataluniako —eta orokorrean katalana erabiltzen den lurraldeko— egoera soziolinguistikoari buruzko zalantza nagusiei erantzuten die; eta, bestetik, errealitate horrek unibertsitateko bizitzan duen eraginari buruzko dudei.

Gardentasun linguistikoa UBn
Gardentasun linguistikoa ezinbestekoa da UBko kide guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Funtsean bi oinarri ditu: ikasgaiak irakasteko erabiltzen den hizkuntza argitaratzea eta argitaratzen den hori betetzearekin konprometitzea. Informazio guztia eskuragarri duzu gardentasun linguistikoari buruzko webgunean.
Zalantzarik?
Informazioa irakurri ondoren oraindik dudak badituzu, kontsultarako helbide hauek erabil ditzakezu:
- Hasierako mailetako katalaneko ikastaroak (A1 eta A2): sl.catala.inicial@ub.edu
- Ikastaro aurreratuagoak (B1etik C2ra): sl.formacio@ub.edu
- katalaneko harrera linguistikoa (CATclub-a, hizkuntza-trukea, etab.): sl.acollida@ub.edu



